TuWeb
Álbum de Fotos
ATARIA
Mis aficiones
 
ATARIA

AGUR T'ERDI

«Agur, Jaunak!», baina baita andreak ere. Agur guztioi, eta erarik onenean: AGUR!

Gaur egun ez gaitu edonork agurtzen. Eta ondo dago inork edo nork agurtu gaizan. Beharrezko dogu besteen agurra. Eta, onerako bada, hainbat eta hobeto.

Bai. Zenbatetan gaitzesten dodan gaurko presaka ibiltea, bakotxa berera joatea, inor agurtzeko asti barik buru-makur joatea... Nora goaz hain bizkor, itsu, bakarti?

Jainkoa Hirutasuna da, sendia, alkartea... Eta guk sinisten dogun Jesusek alkartean gura gaitu, taldean, Elizan, Jainkoaren herri lez, bere autorle izan gaitezan, alkartearen sustatzaile.

Nagusiei eskatuko deutsegu hau, behartu gaiezan, ala egunero alkar ikusten dogunok lortuko dogu alkar agurtuz, alkarri irribarre eginez, alkarri lagunduz, alkar maitatuz?

Jainkoa lagun!

Foto


Foto
Foto
Foto

MUNGIAKO PARROKIATIK


MUNGIAKO PARROKIATIK...

Kezka lez, ardura lez, bihotzeko minez... agertu nahi dot, inork aintzat hartzen ez badau ere, barruan dagoen minak hondatu egiten dau-ta; azaleratuak ostera, osatu.

Nahi izango neuke, baina, beste inork ere entzun, ikusi, sumatu edo aintzat hartu daian, zeozer ahal izan daidan egin, edo ahal izan daigun, hain beharrezko dogula dinogun sinismenaren, jainkozaletasunaren, elizearen edo gizakion sakontasunaren alde.

Bai. Kezkaturik nauka elizan ez nagusiak baino ez ikusteak, honeek nahiago dabela etxean geratzea eta telebistari edo irratiari loturik egotea baino: hantxe ikusten dabe Meza santua, edo errezaten dabe Arrosario santua. Bete dabe eurena. Isildu dabe euren barruko kezkea. Besteak? Hor konpon!

Izan ete geike etxe epelik, giro maitekor eta parkatzailerik, alkarregaz hartu-emonik barik, bakotxa berera ibiliz, besteen alde apurtxo bat egin barik? Badakigu ezetz. Baina zerk gaukaz bakotxa bereari lotuta, eta besteentzako ezertxorik ez daukagula?

Jainkoak aldatu eta bideratu gaizala...


IDATZIDAZU:
<strong></strong>Gura dot zure eritzia

alojamiento web gratis
Otros servicios ofrecidos por HispaVista:
Cursos y Bingo
Consigue una página web gratis o un
alojamiento web profesional con Galeón